espainiako hauteskundeak

Amaiurren zerrendak osatzeko "euskal gizartearen gehiengoa ordezkatu dezaketen oso izen garrantzitsuak" daudela mahai gainean esan du Txelui Morenok

Amaiur Euskal Herrian inoiz izan den indar abertzaleen metaketa handiena eta zabalena dela esan du, eta Sorturen egoera azaroaren 20a baino lehen argitzea zail ikusten duela.

2011ko urriaren 6a
13:16
Entzun

Igandeko aurkezpenaren ostean, Espainiako Kongresurako hautagaien zerrendarekin lanean ari da Amaiur orain, eta Txelui Moreno ezker abertzalekoak gaur esan duenez, "oso izen garrantzitsuak" daude. "Pertsona egokienak bilatzen ari gara, profil zabala dutenak, eta ez bakarrik Amaiur osatzen duten lau aldeak ordezkatuko dituztenak, baizik eta euskal gizartearen gehiengoa den hori ordezkatu dezaketenak".

Morenok esan du alderdien arteko batasuna "beti" dela zaila, baina azpimarratu nahi izan du "Amaiur herri honetan inoiz izan den indar abertzaleen metaketa handiena eta zabalena" dela. Gaineratu du Sorturen legezkotasuna azaroaren 20a baino lehen argitzea nahiko lukeela, euren proiektu politikoa besteek bezala defendatu ahal izateko. Baina ez duela erraz ikusten gaineratu du: "Jokatzen ari garenen aurka ari gara, eta Espainiako Justizia ez da nabarmentzen horrelako keinuengatik, ezta jarrera demokratikoengatik.

Lehendakariarena, "aurrerapauso txiki teorikoa"

Patxi Lopez lehendakariak aurreko astean presoen hurbiltze progresiboak esandakoaren inguruan adierazi du Morenok, aurrerapauso txiki bat dela, baina soilik teorikoa dela esan du, "praktikan" presoak hurbildu dituztenik ikusi ez duelako. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.