INDARKERIA MATXISTA

Amarekin da berriz aitak eramana zuela salatu duen emakumearen alaba

Gasteizko hamabi urteko adingabea eta haren aita non zeuden ez zekielako salaketa jarria zuen haren amak.

2018ko otsailaren 8a
20:45
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailak jakitera eman duenez, amarekin bueltan da haren desagertzea salatu duen Gasteizko emakumearen alaba.

Larunbatean salatu zuen hamabi urteko alaba baimenik gabe eraman zuela adingabearen aitak. Amak du alabaren zaintza ardura.

Hasiera batean, alaba aitaren familiarekin zegoela jakin zen, baina orain arte amak ez du jakin alaba non zegoen.

Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen adingabea non zegoen argitzeko, eta emakumearen familiak jakinarazi dio amarekin dagoela berriz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.