23 urteko gazte batek bere ama larri zauritu zuen atzo Sestaon (Bizkaia). Mutil gazteak hiru labankada eman zizkion amari; gero, bere burua bota zuen laugarren pisutik, eta bertan hil zen. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gazteak arazo psikikoak zituen eta tratamenduan zegoen.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, 09:00etan gertatu zen ezbeharra, Sestaoko Azeta kaleko etxebizitza batean. Erasotzaileak labana batez eraso zion amari. Labankada bat saihetsean sartu zion, eta emakumeak odol asko galdu zuen.Erasoaren ondoren, gazteakbere burua hil zuen. Ama, berriz,larri eraman zutenGurutzetako ospitalera. Sestaoko alkate Josu Bergarak gertaera «tristea» gaitzetsidu, eta babesa erakutsi die emakumearen senideei.
Bestetik, mediku psikiatra bat oraindik ere Basurtuko erietxean dago (Bizkaia). Herenegun, Bilbon atez ateko zerbitzuan ari zela, arazo psikikoak dituen gazte batek sukaldeko labana batekin eraso zion lepoan. Osakidetzak adierazi du medikua arriskutik kanpo dagoela dagoeneko. Erasotzaileaerietxe bereko psikiatria zerbitzuan dago, Ertzaintzaren zaintzapean.
Amari labanaz eraso, eta bere buruaz beste egin du gazte batek Sestaon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu