Santi Brouard ezker abertzaleko agintariaren hilketa argitzeko bigarren epaiketaren epaia eman du gaur eguerdianBizkaiko Lurralde Auzitegiko I. aretoak. Brouard orain dela hogei urte hil zuten Bilboko bere kontsultan lanean ari zela. 43 orriko epaia kaleratu du epaileaketa hiru akusatuak zigortzeko "froga nahikorik" ez dagoela ebatzi du. Horrez gain, epaiketan zehar izan diren lekukotzak "kontraesankorrak" izan direla esan du.
"Hain froga gutxiren aurrean errugabetasun printzipioa gailentzen da", adierazi du Txema Montero Brouard familiaren abokatuak epaia jakin bezain pronto. Montero etsita agertu da, kasu hau "epaileen lan baino, historialarien lan"bilakatu dela uste baitu. Monterok helegitea jartzeko zirrikitu gutxi sumatzen dituela nabarmendu du, "lekukotza horiekin zaila baita aurrera egitea".
Edurne Brouard, Santi Brouarden alaba, ere etsita mintzatu da, "19 urte eta gero, ez baita justiziarik egin". Frustrazioa sentitzen duela esan du, baina patxadarekin hartuko duela, "justizia eskaria egiten jarraituko dugulako".
Brouard kasua
Amedo, Masa eta Morcillo kargurik gabe aske uztea erabaki du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak
Bizkaiko Lurralde Auzitegiko I. aretoak Rafael Masa, Jose Luis Morcillo eta Jose Amedo kargurik gabe aske uztea erabaki du, akusatuen aurkako epaia emateko "froga nahikorik ez" dagoela ebatzi baitu. Brouarden familia eta abokatua "etsita" azaldu dira epaileak hartutako erabakiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu