Memoria historikoa

America 66 erregimentua omenduko du Espainiako Gobernuak Iruñean

Antoniutti parkean egingo diote omenaldia. Herritarrek Espainiako banderaren zina egiteko ekitaldia ere egingo dute.

Berria
2014ko ekainaren 10a
15:02
Entzun

Polemika baizik ez du eragin America 66 erregimentuak asteotan. Iruñean erregimentu horri erakusketa bat jarri behar ziotela eta, 25.000 herritarrek sinatu zuten atzera egiteko eskatuz. Erakusketaren aurka egitekoa zen elkarretaratze bat debekatu ere egin zuten. UPNk uko egin zion erakusketa ixteari, argudiatuta memoria historikoa egitean ezin dela erregimentua ahantzi.

Eta polemika horien guztien ondoren, Espainiako Defentsa Ministerioak omenaldi bat antolatu dio. Igande honetan egingo dute, Iruñeko Antoniutti parkean, 11:30ean. Mendiko unitateei egingo diete omena, sortu zirenetik 115 urte beteko direla oroituz. America 66 erregimentua sortu zenetik 250 urte bete direla ospatzeko ere baliatuko dute ekitaldia.

Horrez gain, "zibilei" aukera eman die Defentsa Ministerioak, Espainiako banderaren zina egiteko ekitaldi publikoan parte hartzeko. Ministerioaren esanetan, 300 lagunek izena eman dute ekitaldi horretarako, eta zerrenda zabalik dute oraindik.

1936ko gerran frankisten aldeko ekintzetan herritarrak gupida gabe hiltzea leporatu izan diote erregimentu horri. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.