Ametsa ala amesgaiztoa?

Azken bost urteetan etxebizitzaren prezioak lan errentak halako hiru handitu dira, eta EAEn batez beste soldata osoa zortzi urte eta erdiz bideratu behar da etxea ordaintzera.

JOXERRA SENAR D0NOSTIA
2006ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Etxebizitza eskubide bat omen da, baina eskubide horrek prezio bat du. Eta edononantzematen den legez, prezio horiek Euskal Herrian igo eta igo ari dira etengabe , geldi gabe, mugarik gabe. Urtero soldatak igotzen direna baino hiru bider gehiago. Gaur egun, arabar, bizkaitar edo gipuzkoar batek beresoldata osoa hilero etxebizitza ordaintzera bideratuz gero, batez beste zortzi urte eta ia bost hilabetebehar lituzke. Nafar batek, berriz, bost urte eta sei hilabete.

Azterketa egin du Caixa Catalunya aurrezki kutxak, eta asteon aurkeztu du. Askok pentsa dezakete euren errenta kontuan hartuta, oraindik orain denbora gehiago beharko luketela etxebizitza erosteko. Eta hala da. Errenta txikienek, jakina, askoz ere denbora gehiago behar dutelako.Adibidez,urtean 14.100 euroko diru sarrerak dituen hiritar batek hamaika urte behar ditu etxebizitza erosteko Nafarroan, eta EAEn 16 urte eta erdi .

Errealitatean, horrek esan nahi du errenta apalenak jasotzen dituen jende asko etxebizitzaren merkatutik kanpo dagoela. Gaur egun banku batek 100 metro koadroko etxebizitza baten prezioaren %75 finantzen badu,%4ko interes batekin, eta 20 urteko epean, askok ezingo lukete aurre egin kuotaren ordainketari EAEn. Gutxienez,urtean 22.000 eurokodiru sarrerak eduki beharko lituzkete, eta hala ere, bere diru sarreren %45 hipoteke ordaintzera bideratuko lukete. Gainzorpetzetik oso gertu.

Ehun metroko etxea erosi ezin duten heinean, sendi askoren erantzuna logikoa da, eta metro koadro txikiagoko etxeak erostera zuzentzen da euren esfortzua. Horrek ez du esan nahi gauzak erraztu direla. Baldintza berean, errenta txikienak dituztenek 40 metro koadroko etxebizitza bat erosi ahal izateko, diru sarreren erdia hipoteka ordaintzera bideratu beharko lukete. Etaurtean 13.000 euroko diru sarrerak dituenak 60 metro koadroko etxea erosteko,%48 zorpetu behar du. Nafarroan, oraingoz, egoera hobeagoa da, eta finantza zama ez da EAEn bezain handia.

Txostenak jasotzen duenez, 20 urteko hipotekari aurre egin ezin zaionean, merkatuaren erantzuna izan da amortizazio epeak handitzea, eta hala,30, 35 edo 40 urtera joan dira zabaltzen euren eskaintza finantza erakundeak. 50 urteko eskaintzak ere badaude gaur egun.

Euskal Herrian, Katalunian, Espainian eta Galizian hiritarrek hipotekari aurre egiteko duten ahalmena neurtu du Caixa Catalunyak ere, eta ondorioa argigarria da. Autonomia erkidego aberatsenetan pobreagoetan baino zorpetuago daude sendiak. Adibidez, EAEn etxebizitza ordaintzeko zortzi urte pasa behar badira batez beste, Extremaduran ia lau urte baino ez dira behar.

Jakina,zerikusi zuzena du etxebizitzek izan duten neurri gabeko igoerarekin. Izan ere azken bost urteetan metro koadroaren prezioa %82 igo da EAEn, eta %62 Nafarroan. Aldiz, lan errentak hiru bider gutxiago handitu dira epe berean (%27 ta %22 hurrenez hurren).



GAZTEAK, LEHEN BIKTIMAK. Gazteek, lan munduan prekarietatea pairatzen duten heinean,etxebizitzaren merkatuan sartzeko zailtasun handiak diztuzte. Espainiako Gazteriaren Behatokiak atzo argitaratutako txostenaren arabera, Hego Euskal Herrian 16 eta 34 urte arteko gazteen %60 oraindik gurasoen etxean bizi da. Txostenaren arabera, EAEn, gazte batek bakarrik etxebizitza erostea ezinezkoa du ia: diru sarreren %80 hipoteka ordaintzera bideratu behar du; Nafarroan, berriz, %45 . Eskubidea ez ezik, jende askoren ametsa da etxebizitza edukitzea. Baina baita amesgaiztoa ere.

[email protected]



Espainiako bankuak zorpetzeari buruz ohartarazi du berriro

Etxebizitzaren zorpetzeak batez ere sendiei eragiten die, baina bere ondorioak ekonomia osora heldu daitezke. Jaime Caruana Espainiako Bankuko gobernadoreak ohartarazi du sendien gastu pribatua ezingo dela oinarritu denbora luzez zorraren hazkunde tasetan, «orain arte bezala».Espainiako Bankuaren arabera, egun herritarren gastuak diru sarrerak baino erritmo handiagoan igotzen ari dira, eta kasu askotan kreditua eskatzera behartuak daude. Haatik, sendiek eskura duten errenta gordina baino %10 handiago da zorpetzea. Zorpetu ahala, aurrezteko ahalmena ahultzen ari da, eta etorkizunean sendi batzuk zailtasunak eduki ditzaketela ohartarazi du. Adibidez, interes tasak igotzen badira, edo burtsako inbertsioek balioa galtzen badute. Egoera horrek, ekonomia orokorrari ere eragin diezaioke, kontsumo pribatua leunduz gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.