Ametza kultur elkarteak ez du zalantzarik: «Nafarroako Gobernuak hartutako erabaki politiko baten ondorioz isildu da Esan Erran irratia». Duela astebete egin zuen azken saioa Nafarroako Imotz, Basaburua, Ultzama, Odieta, Anue, Atetz eta Lantzen entzuten zen irratiak.
Egoera ekonomikoak bultzatu du Ametza kultur elkartea erabaki hori hartzera. Dena den, Pulunpe aldizkaria egiten jarraituko dute. «Azken urteotan diru laguntzak jaisten joan da Nafarroako Gobernua. Oraingo krisia aitzakia baino ez da».
Irratia erabat ez isiltzeko, lantaldeak osatzen hasi dira Ametzako kideak.
Ametza: «Erabaki politiko batek isildu du Esan Erran irratiaren jarduna»
Kultur elkarteak salatu du krisia «aitzakia» bertzerik ez dela euskarazko hedabideei laguntzak kentzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu