Antza denez, CCOOk hedabideetara bidalitako oharrean zehazten duenez, mesotelismoa izeneko "gaitz benetan larria" amiantoa arnastu eta 20 urteren buruan agertzen hasten da.
M.A behargin santurtziarra 1981ean hasi zen lanean trenetako ohe-bagoietan garbitzaile gisa. CCOOk salatu duenez, "bagoi horietan amiantoa dagoela eztabaidaezina da" eta badaude hori ziurtatzen duten txostenak. CCOOk gogor egin du enpresaren aurka. Izan ere, Wagon Lits enpresak ez zuen izenik eman RAREn, hau da, amianto duten enpresen erregistroan. Inoiz amiantoarekin lan egin duten edo beren eraikin edo makinetan amiantoa duten enpresek bertan eman behar dute izena, derrigorrez.
Lan istripua
Amianto leherketa baten ondorioz langile bat hil dela salatu du CCOOk
Joan den urrian atzeman zizkioten M.A Santurtziko (Bizkaia) 46 urteko langileari pleurako isuria eta mesotelismoa. M.A Wagon Lits enpresako langilea atzo hil zen gaitz horiek jota. CCOO sindikatuak langile bizkaitarraren heriotza salatu du. Izan ere, mesotelismoa izeneko gaixotasunaren jatorri ezagun bakarra amianto leherketa bat da. Amiantoaren biktimek pairatzen duten babes falta salatu du, berriro, CCOOk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu