CCOO sindikatuko langile baten alargunari 123.000 euro ordaintzera zigortu ditu gaur Bizkaiko Labe Garaiak Bilboko auzitegi batek, amiantoaren aurkako segurtasun neurriak ez jartzeagatik. Javier de Castro zuen izena langileak eta 2007ko urrian hil zen lanean amiantoarekin aritzearen ondorioz, mesotelioma gaitza garatu zuelako. Sindikatuak salatu du enpresaren hutsegitea dela orduan amiantoarekin zuzenean soilik lan egiten zutenak babestu behar zutela uste izatea, eta segurtasun neurriak aire kutsatua hartzen zuten langile guztiek behar zituztela.
CCOO sindikatuak salatu duenez, gaitz profesional arriskua jakina izan arren, enpresak ez zituen langileak arriskuaz ohartarazi, ez zituen neurketak egin, ez zuen prebentzio neurririk hartu eta ez zituen osasun zainketa planik diseinatu". Lehenagotik ere EAEko Justizia Auzitegi Gorenak Bizkaiko Labe Garaiak zigortu zuen, %30 gehiago ordainaraziz. Orduan jarritako helegitea atzera bota du gaur epaileak, baina gaur hartutako erabakiari helegitea jar diezaioke berriro enpresak.