Bi belaunalditan gainbehera jasan ostean, behetik gorako bidean da Amikuzeko euskara, hau da, bertan esango luketen bezala petigora. Zabalik elkarteak erreportajea egin du.
Eguneroko bizitzan erabilera handia zuen Amikuzeko (Nafarroa Beherea) euskarak garai batean, baina azken bi belaunaldietan gainbehera egin du erabilera horrek. Orain, badirudi berriz ere suspertzen ari dela.
Gainbeheraren eta behetik gorakoaren arrazoiak bilduz, erreportajea egin du Zabalik elkarteak. Iñigo Camino Lertxundi EHUko irakasleak egindako ikerketa jaso dute, eta orduko eta oraingo hiztunekin hitz egin.