Amma Asistencialeko langileek Udalaren aurrean salatu dute beren egoera

ERREDAKZIOA IRUñEA
2007ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
«Enpresa ez da betetzen ari sinatu zuen akordioa». Horixe salatu dute Iruñeko Amma Asistencial enpresako familia-langileek Iruñeko Udaleko taldeen aurrean. Zaharrak etxean artatzeko zerbitzuaren erdia kudeatzen du enpresa horrek Nafarroako hiriburuan. Iaz mobilizazioak hasi zituzten langileek beren lan baldintzak hobetzeko, eta, ondorioz, urrian, hitzarmena egin zuten Ammako arduradunekin. Enpresak akordioan jasotakoak ez dituela bete jakinarazi dute familia-langileek.

Lan egutegia eta kontratuek sortu dute orain haien kezka. Akordioaren arabera, sei orduko eta 46 minutuko lan jardunaldia izanen zuten Ammako beharginek 2007an. Orain arte behin-behineko izan diren hainbat kontratu behin betiko bilakatzeko konpromisoa hartu zuen enpresak, halaber, hitzarmenean. Bi auzi horietan eman zuen hitza ez dela betetzen ari salatu du Ammako langile batzordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.