Bilboko Moyua plazan hasita, Jaiak bai, amnistia ere bai lelopean egin dute martxa, eta «Gudariak dira, ez terroristak» oihukatu dute, besteak beste. Aste Nagusiaren barruan egin dute mobilizazioa.
Eguerdian hasita, Amnistia Eguna ere ospatu dute Bilbon; besteak beste, triki potea egin dute eguerdian, eta kontzertuak ere izan dira arratsaldean.