AAM-ren kontrako epaiketa

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aldeko adierazpena egin dute Euskal Herriko eta kanpoko eragileek

Kanpoko eragileen artean, Espainiako, Herrialde Katalanetako eta Galiziakoak daude. Epaiketaren aurka egin dute. Bestetik, atzo gauean Madrilen epaiketari buruzko hitzaldia egin zuten.

2008ko ekainaren 10a
18:10
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren (AAM) kontrako epaiketa dela-eta, haren aldeko adierazpena atera dute Espainiako, Herrialdeko Katalanetako eta Galiziako hainbat eragilek, baita Euskal Herriko batzuek ere.



"Amnistiaren Aldeko Batzordeen eta Askatasunaren aurkako 33/01 sumarioaren aurrean, bertan inputaturik dauden pertsonen aldeko elkartasuna adierazi gura dugu. Errepresioa salatzeko lana eta errepresioa pairatzen duten pertsonekiko elkartasun lana ezinbestekoak dira, eta geure egin nahi ditugu. Kriminalizazio dinamika honen behin betiko amaieraren alde agertu nahi dugu", diote idatzian.

"Espainiako Estatuan torturatu" egiten dela salatu dute, "eta presoak suntsitzeko helburua" dagoela. "Estatuak ez du inolako arazo moralik izan bere esku dauden tresna guztiak (legezkoak edo ez) erabiltzeko arazo sozial eta politikoei klabe errepresibo hutsean aurre egiteko orduan, bereziki 'euskal arazoa' deitzen diotenari".

Lan politiko eta soziala "kriminalizatzeko estrategiarekin oso kezkatuta" daude eragileok.

Bestetik, atzo gauean Madrilen Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketari buruzko hitzaldia egin zuten. 40 bat lagun elkartu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.