10.000 euroko bermearen truke Sabin Juaristi, Iñaki Loizaga eta Asier Birunbrales euskal presoak aske uztea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2003ko otsailaren 5ean atxilotu zituzten hirurak, AAMren aurkako operazioan.
Juaristi Azkoitian (Gipuzkoa) atzeman zuten. Soto del Real, Aranjuez, Burgos, Valdemoro eta Aranjuezko espetxeetan eduki dute preso harrezkeroztik. Iñaki Loizaga Gasteizko Zaramaga auzoan atxilotu zuten, eta Soto del Realen eta Navalcarnerok eduki dute. Birunbrales, berriz, Durangon (Bizkaia) hartu zute atxilo, eta Soto del Realen eta Alcala Mecon egon da harrezkero.
Askatasuna erakundeak nabarmendu du hiru lagun horiek askatu arren AAMren aurkako operazioan atxilotutako beste hiruk preso segitzen dutela; zehazki, Juan Mari Olanok, Jean François Lefortek eta Unai Erreak.
Presoak
Amnistiaren Aldeko Mugimenduko Juaristi, Loizaga eta Birunbrales aske utziko dituzte gaur
2003ko otsailaren 5ean AAM Aministiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako operazioan atxilotu eta harrezkero espetxean diren Sabin Juaristi, Iñaki Loizaga eta Asier Birunbrales aske lagako dituzte gaur, bakoitzak 10.000 euroko bermea ordainduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu