Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak uste du gaurko manifestazioan «irtenbide kolektiboak» bilatu eta «amnistiaren» aldeko eskaerak egingo direla. Eskaera horiek «aurrera egiterik» ez dutela jakinarazi du,«Espainiako legeak ez du [amnistia] aurreikusten ezta onartzen ere». Horren harira, presoen arloan «politika errealista» egin dezan eskatu dio ezker abertzaleari, «bere munduan berriro ere frustraziorik sor ez dadin». Izan ere, Aresen esanetan, presoen banakako eskakizunak baino ez dira onartuko.
Gogor erantzun die ezker abertzaleak Aresen hitzei. «Benetan eutsiezina» dena euskal preso politikoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriak mantenduta «garai politiko berria baldintzatzen saiatzea» dela esan du. Konponbiderik nahi ez izatea egotzi dio Aresi, eta jarreraz aldatuta «konponbide integrala lortzeko aukera historikoa baliatzeko» eskatu dio. Hartarako gatazkaren sustraiei eta ondorioei heldu beharko zaiela ohartarazi, eta, «ondorioei buruz» ETArekin hitz egiteko eskatu die Espainiako eta Frantziako gobernuei.
Presoen egoera
Amnistiarik ez dela emango ziurtatu du Aresek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu