Ingurumena

Amonio nitratoa heldu da Baionako portura

Biarnoko Jara enpresak gaur goizean ekin dio amonio nitratoaren garraioari, Baionako portuan. Orotara 1.500 tona bidaliko ditu egun Marokora.

Aitor Renteria.
2013ko urtarrilaren 29a
17:24
Entzun

Salgaia bi trenetan heldu da Baionako geltokira, eta aurreikuspenak urratuz, tren batek gau osoa pasatu du geltokian. Baiona, Angelu, Bokale (Lapurdi) eta Tarnozeko (Frantzia) herriko etxeek gogor gaitzetsi dute Jara enpresaren xedea.

Amonio nitratoa arriskutsuegia dela salatu dute hautetsiek, nabarmenduz Baiona inguruan metatzen direla Lapurdiko biztanle gehienak. Istripu bat gertatuko balitz ondorioak neurtezinak liratekeela diote hautetsiek. Jean Espilondo Angeluko auzapeza portuan izan da gaur goizean, xedearen aurka protesta egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.