PPNko Hauteskunde Batzordeak proposatu eta estatuko zuzendaritzak balekoa jota, Ana Beltran izango da Nafarroako Gobernurako haien lehendakarigaia maiatzaren 24ko bozetan, eta Pablo Zalba Iruñeko alkategaia.
Parlamentuan PPNren bozeramailea da Beltran; Zabala, alderdiaren Nafarroako gestorako presidentea.
2011n PPNk Nafarroako hauteskundeetan 23.449 boto lortu zituen (%7,3), lau parlamentari; bosgarren indarra izan zen. Iruñeko udal bozetan, 6.466 boto (%6,8), bi hautetsi; bosgarren indarra.