ESPAINIAKO GORTEETARAKO BOZEN ONDORENA

Ana Pastor Espainiako Kongresuko presidente, Patxi Lopezi gailenduta

Bigarren bozketan irabazi du PPko hautagaiak, bere alderdiko eta Ciudadanoseko diputatuen babesarekin. Senatuko mahaian ordezkaritza izango du EAJk.

Ana Pastor. J. J. GUILLEN / EFE
2016ko uztailaren 19a
07:50
Entzun

Ana Pastor aukeratu dute Espainiako Kongresuko presidente, bigarren bozketan Patxi Lopez PSOEko hautagaiari nagusituta. Pastor gehien bozkatua izan da lehen bozketan ere, baina, gehiengo osoa lortu ezinda, bigarrenean nagusitu da, gehiengo soilarekin.

169 diputaturen babesa jaso du Pastorrek: PPko 137ena eta Ciudadanosen 32ena. Patxi Lopezek, berriz, PSOEren eta Unidos Podemosen babesa jaso du: 155 guztira. 25 diputatuk zuri bozkatu dute. Multzo horretan daude EAJ eta EH Bildu.

Senatuan, berriz, Pio Garcia Escuderok (PP) jarraituko du presidentetzan, bertan gehiengoa baitu PPk. EAJk ordezkaritza izango du Senatuko mahaian. Maria Eugenia Iparragirre Senatuko Mahaiko hirugarren idazkari hautatu dute. Aurreko legealdian laugarren idazkari izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.