Ustelkeria

Ana Urtxuegia deklaratzera deituko dute, prebarikazioagatik

25 urtez Lasarte-Oriako alkate izanak Nikaraguako Somoto herriari emaniko diru laguntzetan irregulartasunak egon daitezkeelako deklaratu beharko du.

Ana Urtxuegia, Lasarte-Oriako alkate ohia. GORKA ESTRADA, EFE
2015eko martxoaren 11
07:29
Entzun

Donostiako Auzitegiak tramiterako onartu du Lasarte-Oriako Udalak (Gipuzkoa) hango alkate izaniko Ana Urtxuegiaren kontra jarritako kereila. PSE-EEko alkate ohiari prebarikazioa eta funts publikoak bidegabe erabiltzea leporatu diote. Datozen asteetan joan beharko du deklaratzera.

Nikaraguako Somoto herriari garapen lanetarako emaniko diru laguntzetan egon daitezkeen irregulartasunak ikertuko ditu Julian Garcia Marcos epaileak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.