bihar berria-n

Anaiz Funosas: "Gizarte zibila bilakatu da prozesu honetako benetako eragile"

Bake Bidea kolektiboko kidearen elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Aurrerapena da hau.

2012ko abenduaren 18a
19:05
Entzun

Hona hemen, aurrerapen moduan, Anaiz Funosasen esan batzuk:

- "Baionako Bakearen Foroarekin Ipar Euskal Herrian inoiz ezagutu ez genuen momentua bizitu dugu. Hor egon garen guztiak lotuak gara; egun horrek eta Aietek lotu gaitu, eta orain geroa dugu elkarrekin eraikitzeko".

- "Nazioarteko adituek elementu garrantzitsu bat eman digute: gakoa guk dugu, denok gara gakoa, ez da gainean nonbait, guk daukagu. Aietek hori dakar, gizarte zibila prozesu honetako benetako eragile bilakatzen du".

- "Konponketa eta bakerako bidea luzea izanen da edo ez... Ray Kendall edota Hans Joachim Giessmanek ongi azaldu zuten luzea izan daitekeela baina, azkenean, indartsu bazara eta bultzatzen baduzu, zu zarela denboraren jabe bilakatzen. Indarrak bilduz eta bultzatuz agian luzea izan daitekeen epe hori murrizten ahalko dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.