euskal herria

Anasagasti auzitara eraman dute, Erorien harana "lehertu" egin beharko litzatekeela esateagatik

"Gorrotoa eta indarkeria bultzatu" izana egozten dio Erorien haranaren aldeko elkarteak.

2013ko martxoaren 4a
17:53
Entzun

Iñaki Anasagasti EAJko senatariak bere blogean baieztatu du urriaren 21ean idatzitako artikulu baten harira eraman dutela auzitara; horretan zioen [Erorien haraneko] monumentuarekin egin zezaketen onena "guztia lehertzea" zela.

 

Erorien haranaren aldeko elkarteak jarri zuen kereila otsailaren 26an. Uste du "gorrotoa eta indarkeria bultzatu" egiten dituela Anasagastik. Elkarteak argudiatu du artikulua "gerrako esapidez beteta" zegoela, "bere lexikoan ohikoa den bezala".

Elkartearen arabera, Erorien harana "herri baten ondare historiko artistikoaren" parte da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.