Anasagastik Caprilesen alde bozkatu du

2012ko urriaren 7a
13:13
Entzun

Hego Euskal Herrian bizi diren venezuelarrek ere gaur emango dute botoa. Bilboko kontsulatuan dago horretarako aukera. Eman dutenen artean izan da Iñaki Anasagasti EAJko senataria, eta iragarri duenez Caprilesen alde bozkatu du. "Chavezen agintaldiko jarrerak ezin dira demokrazian onartu", esanez argudiatu du botoa. Caprilesi buruz nabarmendu du oposizioa batzeko gai izan dela, kanpaina "garbia" egin duela, "venezuelar guztiei zuzenduriko programarekin". Anasagasti Venezuelan jaio zen, Cumanan. Esan du gaur hauteskundeek eragin handia izango dutela gaurko bozek Latinamerikan, Chavezen "erregimenak" Kuban, Ekuadorren eta Bolivian duen eraginagatik. Goizeko 06:00etan ireki dituzte hautestontziak Bilbon, eta arratsaldeko 18:00ak arte izango dira zabalik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.