Analisia

«Anbizioa»

mikel p ansa
2011ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko presidente berri gisa egin dituen lehen adierazpenetan, «anbizioa» aipatu du Juan Carlos Alduntzinek, zero zabor politika batera abiatzeko. Hondakinak erraustearen beste muturrean daude zero zabor politikak, eta errauste planten alternatiba gisa sortu dira, munduan sortu diren tokietan: hondakin gutxiago sortzea, eta sortzen direnetatik ahalik eta gehien berreskuratzea da ideia. Erretzea, materia desegitea da, eta mundua ez dago baliabideak xahutzeko, zero zabor mugimenduaren sortzaileek diotenez. Mugimendu horren sortzaileetako bat da Paul Connett estatubatuarra. Orain berri, Hernaniko atez ateko bilketaren datuak ezagutu ditu Connettek Italian, Capannori herrian; txaloka hartu ditu Hernaniko datuak, %80tik gorako bilketa selektiboa hain denbora gutxian eskuratzeagatik. «Anbizioa» aipatu du Alduntzinek, eta hitz horretan dago gakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.