Lan gatazka

Anbulantzietako langileek greba egingo dute hilaren 26an, ELA eta LABek deituta

Bilboko Aste Nagusia baliatu nahi dute, "gatazka sozializatzeko".

2010eko abuztuaren 17a
12:35
Entzun
ELAk eta LABek deituta, anbulantzietako langileek egun bateko greba eguna egingo dute, abuztuaren 26an, "lan hitzarmen justu baten alde". Egun hori aukeratu dute "kalean ikus gaitzaten, Bilboko jaietan ibiltzen den jendetza aprobetxatuz". Sindikatuek adierazi dutenez, "langileak Bilboko jai eremuan ibiliko dira, gizarteari gure egonezina modu ikusgarri eta alaiean sozializatzeko".

ELAk eta LABek gogorarazi dute "lan hitzarmenak sinatu gabe jarraitzen" duela eta "gure patroi maiteari esker, negoziatu gabe". Horregatik, adierazi dute "gatazkak bizirik" jarraitzen duela, "eskubideak galdu ez eta, igoera eskas batengatik saltzeko prest ez" daudela gaineratuz.

Aurrez ere egin dituzte greba eta protesta ekintzak anbulantzietako langileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.