KATALUNIAKO ERREFERENDUMA

ANCren webgunea itxi du Guardia Zibilak, eta berreskuratu egin du elkarteak

ANC elkarte subiranistaren webgunea itxi zuen Guardia Zibilak atzo, 23:00ak aldera. ANCk salatu duenez, aldez aurretik inolako jakinarazpenik bidali gabe itxi du ataria.

ANCren webguneko irudia. BERRIA
2017ko irailaren 26a
12:54
Entzun

Ordu batzuen ondoren, webgunea berreskuratu du ANCk, beste helbide batean: www.assemblea.eu.

ANCko presidente Jordi Sanchezek adierazi du webgunearen itxieraren kontrako salaketa aurkeztuko duela elkarteak, Mossos d'Esquadraren aurrean. Itxiera "adierazpen askatasunaren eta askatasun politikoaren kontrako erasoa" dela ziurtatu du.

Elkarte subiranistak umorez erantzun die sare sozialetan Espainiako Estatuaren debeku neurriei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.