INDARKERIA MATXISTA

Andina Pereira hiltzearen akusatua erruduntzat jo du epaimahaiak, aho batez

Haren etxera sartu izanaz, ohiko tratu txarrak emateaz eta hilketaz jo dute erruduntzat. Orain, epaileak erabaki beharko du zein zigor ezartzen dion.

Andina Pereira de Britoren hilketa salatzeko elkarretaratzea, 2014ko martxoan. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2016ko apirilaren 13a
07:35
Entzun

2014ko martxoan hil zuten Andina Pereira de Brito, Mungian (Bizkaia). Joan den astean egin zuten haren hilketari buruzko epaiketa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian, eta fiskalak hamasei urte eta erdiko zigorra eskatu zuen Pereira ustez hil zuen gizonarentzat: urte eta erdiko espetxealdia biktimaren etxean indarrez sartzeagatik, eta hamabost urtekoa hura hiltzeagatik.

Akusatua Pereiraren bikotekide ohia zen; jada ez ziren elkarrekin bizi andrea ustez hil zuenean —ito egin zuen—. Senide batek aurkitu zuen hilotz. Indarkeria zantzu argiak zirela kausa, handik ordu gutxira atxilotu zuten bikotekide ohia.

Epaiketan, akusatuaren lagunek baieztatu zuten gizona "oso jeloskorra" eta "matxista" dela, eta ez zuela onartu Pereirak harekin zuen harremana eten izana. Berretsi zuten Pereira eta haren haurrak beldurrez bizi zirela elkarrekin bizi zirenean, baita bortxatu egiten zuela ere. Esan zuten lanetik ateratzen zenerako bila joaten zitzaiola egunero, nahiz eta andreak ez zuen nahi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.