Andoainen protesta egin dute AHTa egiteko lurrak desjabetzearen kontra

Zenbait lur eremu legez kentzeko aktak sinatu ditu udaletxean Espainiako Sustapen Ministerioak

Erredakzioa
Donostia
2012ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Herritar ugari elkartu dira Andoaingo udaletxeko arkupeetan (Gipuzkoa), AHT abiadura handiko trena egiteko bidean hainbat lur eremu desjabetzearen kontra protesta egiteko. Espainiako Sustapen Ministerioko ordezkariak atzo izan ziren Andoainen, lurrak legez kentzeko aktak izenpetzeko.

08:30ak jotzerako elkartu ziren atzo herritarrak udaletxeko arkupeetan, AHTaren aurkako Andoaingo plataformak deituta. Ordu erdi geroago ailegatu ziren udaletxera Sustapen Ministerioko ordezkariak. Batutakoek trena eraikitzearen aurka egin zuten oihu ministeriokoak udaletxera iristerakoan.

Plataformak adierazi duenez, ertzainek galarazi egin zieten elkarretaratzea udaletxeko atarian egiten jarraitzea, eta plaza erdiraino eraman zituzten, «bultzaka». 09:30ean atera ziren Sustapen Ministeriokoak udaletxetik, eta ordu horretan bertan amaitu zuten protesta AHTa egitearen aurka elkartutakoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.