Hauteskundeen ondorena

Andoainen zuri bozkatu zuen zinegotzia deklaratzera deitu du fiskalak

Asteartean deklaratuko du Gregorio Olasagastik Juan Kalparsororen aurrean.

EAJren udal taldeko hautetsiak, Andoaingo inbestidura saioan. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
2015eko ekainaren 18a
09:17
Entzun

Larunbatean Andoaingo alkatea aukeratzeko bozketan EAJko zinegotzi batek zuri bozkatu ostean, inbestidura saioa ikertuko zuela jakinarazi zuen Juan Kalparsoro Araba, Bizkai eta Gipuzkoako fiskal nagusiak.

EAJko zinegotzi gehienek Maider Lainez PSE-EEko alkategaiaren alde egin zuten, baina Olasagastik zuri bozkatuta, EH Bilduko Ana Karrere aukeratu zuten alkate. Kalparsorok ikerketa abiatu zuen, argudiatuta "desitxuratu" egin zela talde politikoen borondatea. Eroskeria edo mehatxuak egon zitezkeela esan zuen.

Ikerketa horren testuinguruan, Olasagasti deklaratzera deitu du Kalparsorok datorren astearterako. Udaleko idazkariari deklarazioa hartuz abiatu zuen ikerketa, asteazkenean.

Jaurlaritzak eta PSE-EEk harridura adierazi zuten Kalparsorok inbestidura saioa ikertuko zuela jakinarazi zuelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.