Irudia. Andoain
ANDOAINERA IRITSI DA ABARASKA
Hainbat herri eta eskualdetako ordezkari politikoek babesa adierazi diote diru ekarpenak biltzeko asmoz BERRIAk abiatutako egitasmoari, eta Andoaingoen (Gipuzkoa) txanda izan zen herenegun. Bilduko, EAJko eta PPko hainbat zinegotzik bat egin zuten, atxikimendua agertzeko Zure ziztada behar dugu kanpainari. Horien artean izan zen Ane Carrere alkatea. Goiko plazan egin zuten agerraldi bat, udaletxeko atarian, irudian ikus daitekeenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu