Bilduk prentsaurrekoa emango du bihar Ana Carrere Andoaingo alkateak (Gipuzkoa) azken asteetan jaso dituen mehatxuen berri eman eta haiek salatzeko.
Bilduk azaldu duenez, Carrerek bizkartzainen afera piztu zenetik jaso ditu mehatxuak.
Lasarte-Oriako alkateak mehatxu gutun bat jaso duela ere salatu zuen joan den ostiralean Bilduk.