zure ziztada behar dugu

Andoaingo Bildu, EAJ eta PPko udal taldeak, BERRIAren kanpainaren alde

[YouTube]http://youtu.be/0IsabWWrIhY[/YouTube]

2012ko ekainaren 1a
13:17
Entzun

Andoaingo Bildu, EAJ eta PPko udal taldeek BERRIAren Zure ziztada behar dugu kanpainarekin bat egin dute, udaletxe aurrean ekitaldi txiki bat eginda. Haien artean izan da Ana Carrere alkatea (Bildu).

Ekonomiaren nahiz idatzizko hedabideen ereduaren krisiak eraginda, urte ekonomiko zailak izaten ari da BERRIA Taldea. Hori kontuan hartuta, aipatutako kanpaina jarri zuen martxan azaro amaieran. Proiektuari eutsi eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko diru ekarriak lortzea da xedea. Erronka: 5.000 lagunez osatutako komunitate baten bidez 500.000 euro biltzea. Hau da, urtean 100 euroko ekarpena egingo duten 5.000 pertsona lortzea. 2.900 lagunek egin dute jadanik diru ekarpena.

Hilabete hauetan hainbat sektorek babestu dute kanpaina: euskalgintza, kirola, kultura... Zenbait eskualdetako alkate eta zinegotziek ere egin dute zizta. Azkena, Andoainen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.