KILOMETROAK

Andoaingo ikastolak zortzi ikasgela gehiago izatea, aurtengo Kilometroen xede

Andoaingo Aita Larramendi ikastolak prest du dena, urriaren 7an herrian egingo den Kilometroak jairako. Ikastolak bi eraikin ditu, eta horietako bat, Txistokikoa, txiki geratu zaie. Izan ere, ikastola bi lerrokoa izatetik hirukoa izatera pasa da.

ainara arratibel gascon
2012ko irailaren 28a
13:03
Entzun

Txistokin zortzi ikasgelako beste eraikin bat egiteko baliatuko dute Kilometroen bidez bildutako dirua. Urriaren 7rako egitrau betea prestatu dute. Ibilbideak 6,3 kilometro ditu, Andoaingo landa eta hirigunean banatuta. Guneak, aldiz, bost izango dira: Ikastola, Sorabilla, Etxeberrieta Goikoplaza eta Martin Ugalde. Antolatzaileek garraio publikoz bertaratzeko deia egin dute. Ezin dutenentzat, autobus eta autoentzako bost aparkaleku prestatu dituzte.

Aurtengo berritasunen artean, ibilbideko zati batean wi-fi konexioa jarriko dute. Hala, Guifinet proiektuaren bidez, festan dauden jendearen mezuak eta argazkiak jaso nahi dituzte. Ondoren, Euskaltelek jarriko duen pantaila erraldoi baten bidez, eta kilometroak.net nahiz berria.info atariaren bidez zabalduko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.