Politika

Andoaingo udaletxean sartu zirenak zigortzeko eskatu du Bozeramaileen Batzordeak

Andoaingo Udaleko Bozeramaileen Batzordeak joan zen larunbatean "udaletxea erasotu zutenak" zigortzeko eskatu du gaur. Herri plataformetako 60 bat lagun herri horretako udaletxean sartu izana salatu dute. PSE-EE, PP, EAJ, EA eta EB-Berdeak alderdietako ordezkariekin osatutako Bozeramaileen Batzordeak "erabateko gaitzespena" azaldu du udaletxeari egindako "eraso eta triskantzen" aurrean. Bestalde, Ertzaintza zergaitik ez zen agertu azaltzeko eskatu dio PSE-EEk Herrizaingo Sailburu Javier Balzari. EBBko presidente Josu Jon Imazek berriz zera esan du, larunbatekoa "desesperazioaren" erakuslea dela.

2004ko urriaren 18a
17:34
Entzun
Euskal Herri osoko herri plataformetako kideak larunbatean Andoaingo udaletxera sartu izana salatu ondotik, "indarrez egindako okupazioan parte hartu, osoko batzarren aretoko atea puskatu eta barruko triskantzak egin zituztenak" zigortzeko eskatu dute.

Esan dutenez, ez dute onartuko ideiak "edozein biolentzia modutan" defendatzea.

Udal batzar aretoa "legezko ekintzak" egiteko eskatu duten guztiei utzi izan dietela azpimarratu dute, baina azaldu dutenez, "inork ez diezaiola bere buruari erabilera eskubidea eman, gogoa daukalako eta indarrean".

Bozeramaileen Batzordearen bilera amaituta, Andoaingo alkate Jose Antonio Perez eta Estanis Amutxastegi zinegotzia (biak PSE-EEkoak) Hernanira joan dira, Ertzaitzaren egoitzara, salaketa jartzera.

Balzari azalpenak eskatu dizkio PSE-EEk

Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu Javier Balzari Legebiltzarrean azalpenak emateko eskatu dio PSE-EEk. Izan ere, herri plataformetako ordezkariak Andoaingo udaletxetik joan eta bi ordutara azaldu zen Ertzaintza han, Andoaingo alkatearen esanetan. Alkateak dioenez, herri plataformetako kideak udaletxean zeuden bitartean, bost aldiz hitz egin zuen berak Hernaniko Ertzaitzaren egoitzekoekin.

Herrizaingo Sailak, bere aldetik, onartu egin du Ertzaintza Andoainera berandu iritsi zela. Horrek badu azalpenik Herrizaingo Sailaren arabera. Esan dutenez, istiluen kontrako talde bereziari eman zien Andoainera joateko abisua, beltzak bezala ezagutzen direne. Ertzain horien egoitza Iurretan (Bizkaia) dagoela azaldu dute, eta bi lekuen distatantzia tarteko, ez zietela garaiz iristeko astirik eman esan du Herrizango Sailak.

Hernaniko komisaldegiko buruak jakinarazi duenez, Andoaingo alkateak 300 bat lagun zeudela esan zion berari. Orduan, Hernanin nahiko baliabide ez zutela-eta istiluen kontrako talde bereziari abisu ematea erabaki zutela esan du.

Imazen ustez "desesperazioa" agerikoa da

Larunbatean Andoaingo udaletxera sartzeak "gainbehera soziala nozitzen ari den mundu horren desesperazioa" agerian uzten du EBBko presidente Josu Jon Imazen iritzian. Konponbidea bide politiko eta demokratikoetatik etorriko dela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.