Ikuskizuna aurkeztu zutenean Edorta Jimenez idazleak agertu zuenez, "ez dagoenaren ahotsa ezin ordezka daitekeenez" Eguzkitzari egin ahal zitzaion omenaldirik egokiena isiltasuna zatekeen. "Baina hori ezer ez egitea litzatekeenez, eta berak hainbat obra utzi dizkigunez, idatzita utzi zuen hori taulara ekartzea da bentan bere alde egin dezakegun ekimenik onena, hau da, Andolin eta bere mundua zena gogoratzea", zehaztu zuen ikuskizunaren ardatza zein izango den nabarmenduz.
Mila urte igaro eta... ikuskizuna behin baino ez dute taularatuko; hots, gaur arratsaldeko 19:30etan Bilboko Euskalduna Jauregian, Jimenezen arabera, "artelan oro bezala, Mila urte igaro eta... lana bakarra eta kopiaezina baita".
Nolanahi ere, aurrerantzean Korrika Kulturalaren baitan, tankera bateko edo besteko dozenaka ekitaldi izango dira Euskal Herri osoan.
Kultura
Andolin Eguzkitza zenari gorazarre eginez gaur hasiko da Korrika Kulturala
'Mila urte igaro eta...' ikuskizuna prestatu dute Edorta Jimenez idazleak eta Karlos Panera antzerkigileak Andolin Eguzkitza idazle, hizkuntzalari eta euskaltzain oso zenari gorazarre egiteko. Hain zuzen ere, Korrika Kulturalaren lehen ekitaldia izango da Eguzkitzaren omenaldia. Bilboko Euskalduna Jauregian emango dute, arratsaldeko 19:30etan. Idazle eta euskaltzain zenaren bizitza eta obra lotuko ditu ikuskizunak, eta, besteak beste, Four Friends jazz bandak, Dominika eta Niko Etxart zein Robert Larrandaburu kantariek eta Juan Ramon Madariaga eta Aurelia Arkotxa idazleek parte hartuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu