Andoni Anetas aske utzi du Frantziako Poliziak gaur arratsaldean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez. Goizean atxilotu dute Uztaritzen (Lapurdi), Frantziako bandera ebastea egotzi baitiote. Herriko polizia etxean eman du eguna.
Asteazkenean han Antton Rouget eta Aintza Zufiaurre Segi gazte erakundeko kideak atzeman zituen Poliziak, eta atzo libre geratu ziren biak, baina baldintzapean. Haiei ere Frantziako bandera lapurtzea egotzi diete.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak "berriz ere, gogor salatu du euskal militantziaren aurkako jazarpena eta, bereziki, Ipar Euskal Herrian Polizia hedatzen ari den gazteen kontrakoa". Segiko kideen aurkako galdeketak "oso bortitzak" izan ohi direla adierazi du.
Hiru gazteak epaiketaren zain gelditu dira.
atxiloketa
Andoni Anetas aske utzi dute, eguna Uztaritzeko komisaldegian eman ondotik
Egun osoa komisaldegian eman du, Frantziako bandera ebastea egotzita. Asteazkenean, arrazoi berarengatik, Antton Rouget eta Aintza Zufiaurre Segiko kideak atzeman zituen Frantziako Poliziak han, eta atzo aske geratu ziren, baldintzapean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu