Andoni Iraola: "Fernandoren gola zoramena izan da"

2012ko apirilaren 27a
08:53
Entzun

Andoni Iraola (Athleticeko hegalekoa): "Asko sufritu dugu. Bagenekien gola sartzen baziguten zaildu egingo zitzaigula kanporaketa, baina Ibaien gola erabakigarria izan da, berdindu egin duelako kanporaketa atsedenaldiaren aurretik. Markagailu horrekin guk gola sartu behar genuen, baina ezin genien utzi eurei bat sartzea. Eraso egin behar genuen, baina lekua gordez aritu behar genuen. Aukerak izan ditugu bigarren zatian, baina ez dugu asmatu, eta azkenetan, luzapena jokatuko genuela uste genuenean, Fernandoren gola etorri da; eromena izan da hori".

Jon Aurtenetxe (Athleticeko hegalekoa): "Markagailuan aurreratu gara, eta gero berdindu egin digute, atsedenaldiaren aurretik, baina azkar errekazionatu dugu. Dena eman dugu luzapena sahiesteko, eta gol erabakigarria 87. minutuan sartzeko zortea izan dugu".

Ibai Gomez (Athleticeko erdilaria): "Pauso garrantzitsua da, nola ez, nire ekaprena egitea taldeari Europako txapelketa bateko finalerdietan. Eta orain lan asko egin behar dut gol gehiago sartu ahal izateko. Merezimenduz sailkatu gara. Gure estiloarekin jokatu dugu, eta sufritzen jakin dugu. Bagenekien zaila izango zela, talde handia genuelako aurrean, jokalari oso onak. Baina zale hauekin eta zelai honetan edozer gauza egiteko gai dela erakutsi du taldeak; babes handia dira guretzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.