EUSKAL PRESOAK

Andoni Murga euskal presoa askatu dute

25 urteko zigorra bete ondoren, gaur irten da Zuerako kartzelatik. Atxilotu zutenean, 'Egin' egunkariko kazetari zebilen lanean.

Murga senide eta lagunekin, gaur goizean. ETXERAT
2021eko abuztuaren 11
11:48
Entzun

Zuerako espetxetik (Zaragoza, Espainia) atera da gaur goizean Andoni Murga euskal presoa, kartzelan 25 urteko zigorra bete ondoren. Egin egunkariko kazetari izan zen Murga, eta, gaur goizean, senide eta lagunekin batera harrera egitera joan dira egunkarian lankide izan zituenak ere.

Soto del Realeko kartzelan (Valladolid, Espainia) eta Teixeiron (Coruña) igaro du kartzelaldiaren zatirik luzeena. Zigorraren hiru laurdenak 2015eko maiatzean bete zituen, eta orduantxe lekualdatu zuten Zuerako espetxera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.