Atxiloketa

Andoni Zengotitabengoa ustezko etakidea atxilotu dute Portugalen

Polizia iturrien arabera, Venezuelara joateko hegazkina hartzera zihoala atzeman dute. Duela aste batzuk Obidosen aurkitu zuten haren aztarna, baina ihes egitea lortu zuen.

2010eko martxoaren 12a
12:53
Entzun
Andoni Zengotitabengoa bilbotarra atxilotu du Portugalgo Poliziak, bart jakinarazi dutenez. Venezuelara alde egiteko hegazkin bat hartzear zela atzeman zuten 22:00etan, Lisboako Portela nazioarteko aireportuan, SEF Portugalgo Atzerritarren eta Mugen Zerbitzuaren arabera. Iturri horiek diote Zengotitabengoak bidaiatzeko agiri faltsuak zeramatzala. "Terrorismoaren" aurkako Portugalgo Polizia taldearen esku dago orain, eta 24 ordu baino lehen epailearen aitzinetik pasako dela diote berri agentziek.

ETAkoa izatea leporatzen diote Zengotitabengoari, eta 2003tik etxetik alde eginda legoke polizia iturrien arabera. Otsailean ETAko kideek erabiltzen zuten etxe bat aurkitu zuela Obidosen zabaldu zuen Portugalgo Poliziak, eta Andoni Zengotitabengoa eta Oier Gomez zirela bizilagunak. Halaber, 1.500 kilo lehergai topatu zituztela etxe horretan. Iturri horien arabera, merkataritza zentro bateko kamerek Zengotitabengoaren irudiak hartu zituzten, eta halako identifikatu ahal izan zituzten. Nolanahi ere,orduko hartan Poliziari izkin egitea lortu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.