Andre bat atxilotu dute umeen aurrean masturbatzea egotzita
BILBO. Ertzaintzak 36 urteko emakume bat atxilotu du Bilbon, exhibizionismoa egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, herenegun, 18:00 aldera, dei bat jaso zuen, Autonomia kalean emakume bat umeen aurrean masturbatzen ari zela esanez. Ertzainak lekura joan ziren, eta emakumea atxilotu zuten. Haurrei botila batekin mehatxu egitea ere leporatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu