Emakume bat erietxeratu egin zuten atzo arratsean, bikotekide ohiak eraso egin eta gero. Trapagaranen, Bizkaian, gertatu zen erasoa. Gizona andrearen etxera joan zen, eta harremanari berriro ekiteko eskatu zion; ordea, hark ezetz esan zion, eta erasoan hasi zen gizona. Emakumea buru inguruan zauritu zuen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Andreak ertzainei adierazi zien pasaportea eta sakelako teleonoa hautsi egin dizkiola bikotekide ohiak. Atxilotuta dago ustezko erasotzailea; 29 urte ditu.
Barakaldon beste gizon bat atzeman zuten atzo iluntzean. Urruntzeko agindua hautsi, eta bikotekide ohiaren etxera joan zen. 53 urte dauzka gizonak.