Andre bat hil da Donostian, auto batek harrapatuta

2011ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 89 urteko emakume bat zendu da Donostian, auto batek harrapatuta. Altzan izan zen ezbeharra, larunbatean. Autoa atzeraka egiten ari zen, eta, udaltzainen arabera, andrea oinezkoen igarobidetik pasatzen ari zela harrapatu zuen. Erietxera eraman zuten, baina igandean hil egin zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.