Andre bat hil da errepide istripu batean, Bastidan
BASTIDA. 21 urteko emakume bat hil zen atzo, igandean Bastidan (Nafarroa Beherea) motorrarekin istripu bat izan ostean. Eguerdi aldean izan zuen ezbeharra, eta Bordeleko (Frantzia) erietxera eraman zuten. Baina oso zauri larriak zituen, eta medikuak onera ekartzen saiatu baziren ere, andrea bertan hil zen. Oraindik ez dute argitu zerk eragin zuen ezbeharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu