Bart gauean gertatu da ezbeharra, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 00:50ean, sute bat piztu da Sestaoko Zuloaga kaleko 7. zenbakian, eta bertara joan dira suhiltzaileak, Ertzaintza eta osasun zerbitzuak.
01:15ean, etxebizitzara sartu dira suhiltzaileak, eta bertan topatu dute 93 urteko andrea, hilda. Gainerako etxebizitzak hutsarazi dituzte badaezpada, eta goizaldean zehar itzuli ahal izan dira etxera. Sutea zer dela-eta piztu den ikertzen ari da Ertzaintza.