Gizartea

Andre bat hilik aurkitu dute Antsoaingo etxe batean

Labankadaz hil dute emakumea. 42 urte zituen. Bi gizon atxilotu dituzte.

Berria.info
2013ko urtarrilaren 31
14:49
Entzun

Etxe batean hilik aurkitu dute emakume bat Antsoainen, Nafarroan. 42 urte zituen andreak, eta labankada hil dute, gaur goizaldean.

Guardia Zibilak bi gizonezko atxilotu ditu, haietako bat 54 urtekoa. Hildako emakumea gizon horren etxean bizi zela azaldu dute Antsoaingo Udaleko iturriek. Poliziak adierazi du andrearen eta gizonen artean ez dela harreman sentimentalik. Etxe berean bizi ziren hirurak.

Udalak ez du genero indarkeriarekin lotu hilketa. Ustezko hiltzaileetako batek bestelako delitu batzuekin zerikusia izan dezake.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.