Ertzaintzak jakinarazi du 93 urteko emakume bat hilik topatu dutela Donostiako San Martin kalean, eta indarkeria zantzuak zituela. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, hilotza emakumearen zaindariak topatu du bart gauean, 23:00 aldera.
Ertzaintza ikertzen ari da zer gertatu den, eta lapurretaren hipotesiarekin ari da lanean. Hilotza Auzitegi Medikuntzako Zerbitzura eraman dute.