Bi emakume hamasei orduz lan egitera behartzen zituzten beste bi andrek. Sexu esplotazioa leporatu die Espainiako Poliziak, eta beste lau hartu ditu atxilo, egonaldi irregularra egotzita. Ustezko esplotatzaileekin zorretan zeudela aitortu dute bi biktimek, eta horregatik behartzen zituztela hamasei orduz lan egitera, zorra kitatzeko.
Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, bi etxebizitzatan egin dituzte poliziek atxiloketak. Amara auzoko Carlos I. kalean dago bat, eta Frantziako pasealekuan bestea.