GENERO INDARKERIA

Andreak hiltzen ditzuten gizonei seme-alaben zaintza kentzea berretsi du Auzitegi Gorenak

Auzitegiak nabarmendu du "legal eta moralki nazkagarria" dela bikotekidea hil edo horretan saiatu den gizon batek zaintza eskubideei eustea.

2015eko urriaren 16a
17:09
Entzun

Zaintza eskubidea kentzeko bide zibiletik egin behar da eskaria; hortaz, zigor bidetik kentzeak azkartu egingo du eskubide horiek erretiratzeko prozesua. Guadalajarako (Espainia) Probintzia Auzitegiaren epai bat zuzenduz hartu du erabakia Auzitegi Gorenak.

Guadalajarako epaitegiak ebatzi zuen bikotekidea hil zuen gizonezko bati seme-alaben zaintza ez kentzea, argudiatuz hori bide zibiletik egin behar zela. 2010eko Zigor Kodeak, ordea, zaintza kentzea ahalbidetzen du hamar urtetik gorako zigorra dutenen kasuan.

Auzitegi Gorenaren ustez, Guadalajarako epaitegiaren erabakia ez dator bat "adingabeek merezi duten babesarekin". Izan ere, Gorenaren arabera, adingabearen amaren aurkako erasoak "denboran luzatuko den eragin negatiboa izango du adingabearen garapenean [aitak] zaintzari eutsiz gero".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.