genero indarkeria

Andreari 50 urtez tratu txarrak ematea egotzita, gizon bat atxilotu dute Bilbon

Santurtzin mutil gazte bat atzeman dute, aizto batekin bere amaren bikotekideari eraso egin diolakoan.

2012ko apirilaren 24a
18:21
Entzun

Ertzaintzak 81 urteko gizonezko bat atzeman zuen atzo arratsaldean Bilbon, andreari mehatxu egitea eta tratu txarrak ematea egotzita. Emakumeak salatu du "mende erdi" daramala tratu txarrok jasaten.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur azaldu du gizonezkoa atzo 15:00 aldera atxilotu zutela. Ustezko biktimak laguntzarako telefonoaren bidez eman zion abisua Ertzaintzari.

Santurtzin 26 urteko mutil bat atxilotu dute goizean, etxebizitza batean, aizto batekin bere amaren bikotekideari eraso egitea egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.