Irudia. Donostia
ANDREEN SEXU OSASUNAREN ALDE
Emakumeen sexu eta ugalketa osasunaren eguna izan zen igandean, eta, irudian ageri denez, kilometro bateko ibilbidea osatuta ospatu zuten eguna Donostian. Andreek euren gorputzaren gainean erabakitzeko eskubidea izan dezatela eskatu zuen Bilgune Feministak. Elkartearen arabera, emakumeen gorputzaren inguruan dauden «interes ekonomiko, politiko eta ideologikoek» ez diete andreei uzten euren gorputzari eragiten dieten hainbat erabaki hartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu