Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak biharko deitutako Donostiako manifestazioa baimendu du. Epailearen iritziz, manifestazioa deitu dutenen aurrekariak aztertuta, ezin da manifestatzeko eskubidea mugatu. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailari manifestazioa gertutik jarraitzeko eskatu dio, "pertsona edo talde terroristak goratzea" saihesteko.
Herrizaingo sailak erabaki judizialaren berri izan ostean, manifestazioaren ibilbidea aldatu du Donostiako Aste Nagusiko jaietako ekitaldietan "eraginik" izan ez dezan. Manifestazioa Donostiako Boulevardetik aterako da 17:30ean, Euskal Herriaren eskubideen alde lelopean, eta aurreikusi bezala Boulevardean amaitu beharran, Okendo Plazan amaituko da, Herrizaingo Sailaren aginduz.
Biharko manifestazioa debekatzeko Diginad y Justiciak eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eskatu zuten. Baina atzera bota du eskari hori Fernando Andreuk.
Politika
Andreu epaileak ez du debekatu biharko Donostiako manifestazioa
Epaileak manifestazioa zaintzeko eskatu du, "terrorismoa goratzen" duten ekintzak saihesteko. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak manifestazioaren ibilbidea aldatu egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu